Kortazar nekazal-etxea

Kortazar nekazal-etxea Aizarnazabalen, Gipuzkoako herri txiki batean dago, Zumaia eta Zarautzetik 8 kilometrora.

Haritz egurrezko egitura duen eraikina da 2008an eraikia, eta berdegunez inguratua, bertatik mendi paraje ederrak ikusten direlarik. Bi solairu ditu, garajea. Bere eremuan ahuntz ipotxak, ardiak, oilo bereziak, pottokak….ikus daitezke.

Nekazal-etxeak 3 apartamentu ditu. Horietako bik bina logela dituzte eta terraza, eta hirugarrenak leiho handi bat eta elbarrientzako sarrera duen gela bakarra. Horiez gain, hiru apartamentuek sukaldea, jangela, baineradun bainugela, telebista eta berokuntza orokorra dute. Baita telefono, fax eta Interneterako Wi-Fi konexio zerbitzuak ere.

Lasaitasuna nahi baduzu, edo mendian ibili, edo Zumaia, Zarautz, edo Donostiako hondartzetara joan… Etorri guregana!

Zumaian Itzurun eta Santiago hondartzak ditugu. Itzurungoa, dituen itsalabar edo fish-engatik ospetsua dena, herritik bertan dago. Dituen urak oso onuragarriak dira duten iodo maila altua dela eta, eta gainera bandera urdina du. Duen kirol-portu ederra ere aipatzekoa da.

Donostia inguruan ezin duzu ikusi gabe utzi Chillida-leku museoa, eta zer esanik ez, Gipuzkoako hiriburua, bertan dauden Kursaal famatua, Kontxako badia eta Haize-orrazea.

Zarautz ikustea ere, bere hondartza luzearekin, merezi du eta baita Getariako arrantza portua ere; portuan Talaipe Berri jatetxea dago eta bertara joatea gomendatzen dizugu Kantauriko arrain gozoak dasta ditzazun.

.

Kortazar nekazal-etxea | Kontaktuak | Erabilerraztasuna